ZER DA TAFTA ?

admin 20 Api 2015,

Hemen duzue AITZINA-ren lehen Podcast-a. Argitaratuko ditugun irrati sorta horietan, TAFTA izanen dugu aipagai. Gaurkoan, TAFTAren sorreraz mintzatu gira Patxi Iriart ekonomian ikasia den gaztearekin. Mundializazioaren testuinguruan ulertu beharreko hitzarmena da bere ustetan.

Langileen eskubideen defentsan, Maiatzaren 1ean TAFTAren kontra mobilizatu gaitezen!!!

Esku orria:

ZER DA TAFTA?

TAFTA edo TTIP, multinazional eta talde industrial handien inbertsio eta etekinak babesteko atlantikoaz bi aldeetako akordioa da. Horregatik, akordio hau firma handiek bultzatzen dute haien lobby-en bitartez.

SEKRETUPEAN NEGOZIATZEN

Akordio honen negoziazioa guztiz antidemokratikoa da: lobby eta talde pribatu handiek sekretupean eramaiten dute, herritarrak baztertuz.

ONDORIO LAZGARRIAK

Hitzarmen honen xedea, kapitalismoaren logika ultraliberala egitura publiko eta herritarrei inposatzea da. Hala, merkatu librearen logika edozein legeren gainetik ezarri nahi du:

  1. Lan arloan, borroka sindikalaz lortu eskubideak malgutasun eta lehiakortasunaren izenean deuseztuak lirateke, kontratu prekarioak orokortuak eta langileak lan segurtasunik gabe liratekelarik. 
  2. Elkartasun sistemak (osasuna, erretreta, ikasteko diru laguntzak, etb) mehatxatuak lirateke, pribatizazio masiboek zerbitzu publikoak deseginen lituzketelarik.
  3. Norma sanitario eta ingurumenari lotuak, akordioaren izenpetzaileen arteko minimoetara ekarriak lirateke (JAO-ak, kloro oilaskoak, hormonak, etb orokortuz). 
  4. Epaitegi pribatuak sortuko lirateke multinazional handientzat, haien interesak mehatxatuak ikusten badituzte entitate publikoen kontra egiteko. Egitura publikoen nahi politikoa multinazionalen interesek baldintzatua litzateke beraz.

GAUR ETA BIHAR EUSKAL HERRIA TAFTA-TIK KANPO!