UTZI BAKEAN ALTSASU ! UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA !

KOLDO 08 Eka 2018,
UTZI  BAKEAN  ALTSASU  !  UTZI  BAKEAN  EUSKAL  HERRIA  !

Mendeku hutsa den kondena hau ez dugu onartzen, muntaia polizial batean oinarritzen delako eta arrazoi politikoak dituelako.

2016ko Urrian hasi zen dena. Ostatuko liskar baten ondotik, zirko mediatiko, politiko eta judiziala abiatu zuen Espainiar Estatuak. Herri oso baten kriminalizazioa etorri zen ondoko asteetan, atxiloketak, espetxeratzeak, dispertsatzea, urrunketa.

Altsasuko 3 gaztek urte eta erdi presondegian igaro ondotik, epaiketa eta sententzia iritsi dira. Mendeku hutsa den kondena hau ez dugu onartzen, muntaia polizial batean oinarritzen delako eta arrazoi politikoak dituelako.

Gaur beste behin ere, Altsasu militarki okupatu eta 4 gazte atxilotu dituzte.

Espainiako Erregimen faxistaren aginduetara jokatzen duen justitiziak zigortu ditu Altsasuko gazteak. Torturatzaileak karrikan libre utzi eta bortxaketari sexu-abusu deitzen dion justizia horrek berak. Euskal Herrrira gerla egitera etorri ziren indar-okupatzaileak justiziaren babes osoa izan dute eta izaten ari dira. Hau al da zuen bakea ?

Baionako Espainiar kontsulatuko balkoia okupatu dugu gaur. Altsasutik hedatu den aldarria Ipar Euskal Herrian ere ozen entzun dadin. Injustizia honen aurpegiak agerian utzi ditugu, Altsasukoak gatibu dauzkaten ziegetara besarkada bat igortzeko. Oihan, Iñaki, Jokin, Adur, Jon Ander, Julen, Aratz et Ainara, aske nahi zaituztegu !

Kriminalizatu dute Altsasu, baina altxatu da. Altsasuk bakarrik ez, herri oso batek erakutsi die elkartasuna 8 gazteei eta haien senideei. Denok gara Altsasu ! Mobilizazioz mobilizazio, elkartasuna antolatzen segitu beharko dugu !

Utzi Altsasu bakean, utzi bakean Euskal Herria ! Altsasukoak aske !