UDABERRI FEMINISTA HAZPARNEN

KOLDO 29 maiatza 2018,
UDABERRI  FEMINISTA  HAZPARNEN

Udaberri feministaren bigarren geltokia izan da Hazparne.

Lapurdi barnekaldeko gaztetxe ugaritako kideak izan dira goizean Ttattola gaztetxean antolaturiko “Eraso sexistak: prebentzioa eta erantzuna” tailerrean.

Ondotik, bertso-bazkari feminista izan dugu Miren Artetxe eta Alaia Martinekin.

Maiatzaren 19an, Azkainen ikusiko dugu elkar. Eraso sexistarik gabeko bestaguneak eraiki ditzagun !