01

PARTE HARTU!

AITZINAren aldarriak eremu artistikora eraman nahi dituzu ? Zato borrokari zure ekarpena egitera! Atal honen bidez, asterik aste, Tintaitzina ren bilkuren berri ukan dezakezu. Eguna, tenorea, lekua . . . informazio gehiagorako deitu ezazu taldeko arduraduna: 06 89 22 74 42. Orain badakizu, lotu borrokara!

urt 10

19:00

egoitza

02

TINTAITZINA

TINTAITZINA talde autonomoak, egituraren jarduera politikoa Artearen alorrera deklinatzea izanen du xede. Hastapen batean, Arte Grafikora dedikatuko bada ere, « street art » sailean gehienbat, bestelako garapen bat ukan lezakela pentsa genezake. Horretarako, Gazte Antolakundeak, beharrezko baliabideak eskainiko dizkio taldeari. Erran beharra da, ez dela jakintza berezirik behar taldearen integratzeko. Formakuntzarako barne mekanismoek segurtatuko dute militanteen ahalduntzea. Etenik gabeko lan taldea denez, bi planotan lan egiten entseatu beharko da beti: epe motz/ertainean eta epe luzera begira.

  • Epe motz/ertainean: kidegotzaren proeiktu/gogoei erantzun beharko du edota AITZINAren jarduera orokorrari ekarpena egin. Hitz batez, potentzialak askatzen balio izan beharko du.
  • Epe luzera: Euskal Herriaren eraldatzera bidean, Artearen ikuspegitik, herrigintza proiektu bat garatu beharko du.
03

AKTUALITATEA

HORTZAK ERAKUTSI !

Itzuli ditugu egutegiko orriak eta urte bat berantago, ate joka dugu berriz azaroaren 25a, emazteenganakoo indarkeriaren aurkako eguna. Berriz heldu

TALDE FEMINISTA SORTU DA!

Joan den udan Aitzinaren baitan eramandako eztabaidaren ondotik, funtzionamendu eredu berri bat plantan jartzea proposatu genuen. Plangintza propioak garatzeko asmoz,

NESKA GAZTEOK BORROKA FEMINISTARA !

1909ko martxoaren 8an, 146 emakume bildu ziren lantegi batean, New Yorken, helburu argi batekin : lan-sari eta lan-baldintza duinak eskuratzea. Enpresaburuak,

ASTEBURU UBELA

Gazte antolakundean eraman ditugun gogoeta eta eztabaiden ondotik, Aitzinaren baitan antolamenduari loturiko aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Gazte problematikei erantzuteko, arloz arlokako

ITZALPETIK BORROKA FEMINISTARA!

« Gaur, azaroak 25, goizeko zazpiak euskal irratietan, egun on. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaur.. ». Goiz honetan ere, irratiko