SUSTENGU KANPAINA

KOLDO 23 Urt 2017,
SUSTENGU  KANPAINA

Oroituko zizten bezala pasa den abenduaren 27an, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeok, desobedientzia zibilean oinarritutako ekimen bat burutu ginuen Madrid eta Parisen. Ekimen honek mezu bikoitza zuen ; batetik presoen kolektiboari gure sustengurik irmoena plazaratzea eta bestetik, preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzea.

Bide beretik, KALERA KALERA dinamikaren bitartez, preso ohiek hartutako engaiamendua txalotu nahi izan ginuen, ekimenaren biharamunean, Usurbilen, Euskal Herriko 400 gazte bildu zituen prentsaurrekoa antolatuz. Baina EPPK-k iragarri duen bezala, euskal preso politiko guziak aske izatearen ardura ez da sektore jakin batena. Gizarte zibila da horretarako berme bakarra.

Zentzu horretan, euskal herriko gazteriak zeregin handia duela uste dugu. Bake prozesuan orohar eta presoen etxeratzean bereziki, gazteok aktibo izan behar dugu. Halaxe egin nahi izan dugu Madrid eta Parisen kateatuz.  Baina argi dugu premia besterik ez zela eta euskal gazteri zabala izanen dela borroka horren lehen eramailea.

Pariseko ekimenari dagokionez, dakizuen bezala, gastu tekniko eta juridiko garrantzitsuak eragin ditu. Guztira 9 000 €ko gastuak suposatu du ekimenak. Honi aurre egiteko, denon beharra izanen dugu beraz. Baina elkartasun hutsetik haratago, aitzinetik aipatutako ekimenaren aldarriei lotzeko eta herriz herri hauen saretzeko aukera irekitzen duela ere uste dugu. Horregatik gaztetxe, gazte elkarte edota besta komiteei edozer sustengu agerraldiren antolatzeko deia luzatu nahi diegu (horretarako baliabideak eskainiko ditugu).

Bestalde, sustengu ekonomikoa ekarri nahi duen orok, gaurdanik, transferentzia bidez egin lezake AITZINAren webgunean eskuragarri duen RIB-aren bitartez. Ipar Euskal Herriko ostatu eta gaztetxe desberdinetan egonen diren diru kutxen bidez ere egin daiteke ekarpen xumea.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan sartu: 09 84 20 81 14 edo kontakt@aitzina.com[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Oroituko zizten bezala pasa den abenduaren 27an, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeok, desobedientzia zibilean oinarritutako ekimen bat burutu ginuen Madrid eta Parisen. Ekimen honek mezu bikoitza zuen ; batetik presoen kolektiboari gure sustengurik irmoena plazaratzea eta bestetik, preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzea.

Bide beretik, KALERA KALERA dinamikaren bitartez, preso ohiek hartutako engaiamendua txalotu nahi izan ginuen, ekimenaren biharamunean, Usurbilen, Euskal Herriko 400 gazte bildu zituen prentsaurrekoa antolatuz. Baina EPPK-k iragarri duen bezala, euskal preso politiko guziak aske izatearen ardura ez da sektore jakin batena. Gizarte zibila da horretarako berme bakarra.

Zentzu horretan, Euskal Herriko gazteriak zeregin handia duela uste dugu. Bake prozesuan orohar eta presoen etxeratzean bereziki, gazteok aktibo izan behar dugu.

 

Pariseko ekimenari dagokionez, dakizuen bezala, gastu tekniko eta juridiko garrantzitsuak eragin ditu. Guztira 9 000 €ko gastua suposatu du ekimenak. Honi aurre egiteko, denon beharra izanen dugu beraz. Baina elkartasun hutsetik haratago, aitzinetik aipatutako ekimenaren aldarriei lotzeko eta herriz herri hauen saretzeko aukera irekitzen duela ere uste dugu.

Horregatik gaztetxe, gazte elkarte edota besta komiteei edozer sustengu agerraldiren antolatzeko deia luzatu nahi diegu. Sustengu agerraldi honen antolatzeko orduan, ondoko irizpideak segitzea proposatzen dautzuegu:

  • Euskal preso politikoei buruzko saio baten antolatzea. Ondoko eskema proposatzen dautzuegu (hala ere, zuen esku da horren hartzea edo beste eredu baten garatzea):
    • Euskal preso ohi baten testigantza.
    • EPPKren gaur egungo egoeraren kokapena.
    • Pariseko ekimenaren testigantza.
    • Presoen gaia, gazte eremutik nola landu eztabaida.
  • Karta grafiko bakar baten baitan komunikatzea. Horretarako eragile bakoitzak bere afitxa propioa egiteko fitxategiak eskuratu ditzazke edota jada egindako euskarriaz baliatu.

Bestalde hona hemen proposatu ditzazkegun beste materialak/animazioak:

  • Ekimenaren bideo proiekzioa
  • Ekimenaren argazki erakusketa
  • Presoei idazteko karta postalak
  • Ekimenaren eta presoen sustengurako tixerten salmenta