SUPREFEKTURARI IKATZA

admin 21 Abe 2013,

AITZINA gazte antolakundeak bere lehen prentsaurrekoa eskaini du gaur Baionan, Ekaina arte eramanen duen kanpainaren lerro nagusiak aurkezteko. Prentsaurrekoaren ondotik, suprefeturara martxa bat egin dugu. Bertan, 200 kilo ikatz bota ditugu, Frantziar estatuak Euskal Herriarekiko duen jarrera salatzeko asmoz.

Bi arrazoin nagusirengatik erabaki dugu prentsaurreko hau deitzea: batetik AITZINA-ren lehen kanpaina aukeztu eta gizarteratu nahi dugu, eta beste alde batetik Frantziar estatuak Ikastolen aurka daraman gudua salatzeaz gain, heldu den Abenduaren 28an, Baionako karriketan iraganen den Ikas’Talo ekitaldira dei egin nahi dugu.
Gure lehen kanpainak 3 lan ildo nagusi izanen ditu ardatz :
euskara, nazio identitatea eta gazteen zatiketan gainditzea

Estatuak ikastolen aurka eramaten duen gurutzadari begira ezarriz, gogorki salatzen dugu Estatuak prefeta eta suprefetaren bitartez eramaten duen jukutria zikina. Hendaiako ikastola erasotzen hasi zen Estatua, ondoren Beskoitzekoa eta orain berriz Hazparneko ikastolari ere kaltea ekarri nahi dio. AITZINAk gogorki salatu nahi du Estatuaren jarrera, ez da batere onargarria ! Gure partetik, gazte eragile gisa, heldu den Abenduaren 28an Baionan izanen den Ikastalo ekitaldira deitzen ditugu Ipar Euskal Herriko gazte eta ez hain gazte guztiak ! Indar erakustaldi bat egin dezagun, Estatuari denek elkarrekin aurre egiteko eta ikastolak iraun eta garatu daitezen. Ikastolek lege babes bat behar dute orain !