PALESTINA ASKATU !

KOLDO 29 maiatza 2018,
PALESTINA  ASKATU  !

 

Israeldar gobernuaren politika eta bere armadaren hilketak salatzera deitzen dugu eta bereziki, boikota, inbertsioen gelditzea eta Israelen kontrako zigorrak bultzatzen dituen BDZ kanpainarekin bat egitera.

Bilan humanoa ikaragarria da : atzo arratsean 61 hildako, horietako 8 haur eta 2700 zauritu baino gehiago, 200 adingabe besteak beste.

Israelgo armadak odol hotzean jende hiltzen du eta inpunitate osoan. Horrez gain, erabiltzen dituen armek larriki zauritzen dituzte hiltzen ez dituztenak.

Trump eta Netanyahu, hiltzaile su emaileek Ekialde Hurbila sutan eta odoletan ezartzen dute Estatu Batuetako enbaxada Jerusalemen inauguratuz.

Nakbatik 70 urteren buruan, zeinetan abantzu milioi bat Palestinar beren herri eta lurretatik kanporatuak izan ziren, egiazko garbiketa etnikoa antolatuz, Palestinar herria erabat makurtu nahi dute bere eskubide eta aldarrikapenak uka ditzan.

Alta Palestinarrek askatasuna, berdintasuna eta zuzentasuna baizik ez dituzte galdegiten. Beren borroka gizateria osoaren borroka da.

Gaza eremua teilaturik gabeko presondegia da, zaindariak kanpoan dituena. Eta zibilak hiltzea giltzaperatuak diren kontzentrazio zelaiko burdin sareetan gizateriaren kontrako krimen bat da.

Krimen hori aitzinagotik iragarria zen. Israelgo gobernamenduarekin harreman adiskidetsuak dituzten munduko buruzagiek erantzukizun larria dutela salatu nahi dugu, frantses gobernuak besteak beste.

Gisa berean, Palestinako herriaren itolarria laguntzen duten arabiar buruzagiak, Egipto edota Saudiar Arabiakoak, drama horren erantzule zuzenak ere dira.

Palestinarrei gure elkartasun osoa baieztatzen diegu. Palestinako herriaren borroka eta aldarrikapen zuzenak sustengatzen ditugu.

Israeldar gobernuaren politika eta bere armadaren hilketak salatzera deitzen dugu eta bereziki, boikota, inbertsioen gelditzea eta Israelen kontrako zigorrak bultzatzen dituen BDZ kanpainarekin bat egitera.

Palestina bizirik da ! Palestinak irabaziko du !