LE PEN FAXISTA !

KOLDO 04 Api 2017,
LE  PEN  FAXISTA  !

Marion Maréchal Le Pen, Marine Le Pen FNko hautagaiaren ilobak bilkura publiko bat egiteko asmoa du Aprilaren 11an Baionan. Aitatxiren eta izebaren oinordeko leiala da Marion Maréchal, betiko faxismoaren aurpegi berria. Hain zuzen ere, FNaren aurpegi garbiketari loturik agertzen zaigu Marion Maréchal. Bukatu dira Jean-Marieren irristadak, adierazpen negazionistak eta alderdiak ustez gainetik kendu OASeko torturatzailearen itzala. Azaleko aldaketak aldaketa, FNk jendarte proiektu atzerakoiari eutsi dio. Bere burua antisistematzat duen alderdiak milionario bat du hautagaitzat. Neurri protekzionistak aldarrikatu arren, aberastasunen banaketa iraultzerik ez du nahi eskuin-muturrak.

 

Ipar Euskal Herriko jendarteak pairatzen duen faxismoaren gorakadaren testuinguruan kokatzen dugun FNn mitina. Alderdi hori bera nehoiz baino emaitza hobeak lortzen ari da hauteskundeetan Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan. Baiona inguruan Action Française edo Bloc Identitaire erakundeetako militanteak biltzen hasi direla badakigu. Etxarri edo Sarrikotapeako kasuetan zerbitzu soziala ematen duten egituren egoitza zirenak integristen eskuetan gelditu dira. Bitartean, Aillet apezpikuak eta elizbarrutiko bere jarraitzaile itsuek abortuaren aurkako gurutzadan segitzen dute.

 

Gure abertzaletasun iraultzailearen eta haien nazionalismo atzerakoiaren arteko agertaraziz, gazte ezkertiar eta abertzaleok faxismoaren aurka oldartuko gira. Izan ere, jendarte hobe bat eraikitzeko aldarrikatzen dugu independentzia. Sozialismoa helburutzat hartzen dugunean, langile klasearen eta sektore zapalduen interesen defentsa egin nahi dugu. Biharko Euskal Herrian orotariko diskriminazioak deuseztu nahi ditugu. Feminismoa oinarri, sexismoaren eta homofobiaren bukatu nahi dugu. Halaber, xenofobia ukatuz, “Ongi etorri errefuxiatuak” izanen dugu beti lematzat.

Apirilaren 11an eta urteko egun guzietan, faxismoa agertzen den lekuan agertzen dela, gazteok ezkertiar eta abertzaleok oldartuko gira !