KONPONBIDE GARAIA DA !

KOLDO 12 Ots 2019,
KONPONBIDE  GARAIA  DA    !

2015ean Baigorrin atxiloturiko Iratxe Sorzabal eta David Pla euskal militante politikoen auzia hasiko da gaur.
ETAren armagabetzean esku-hartzen ari zirela atzeman zituzten biak ala biak. 2011an, ETAren jarduera armatuaren bukaera iragartzeko adierazpena irakurri zuten Iratxek eta Davidek. Oslon -negoziatzera eseriko ez zen- Espainiako Gobernuaren zain egon zen ETAren ordezkaritzako kideak ere izan ziren. Euskal Herrira bakea eta askatasuna ekartzeko lanean aritu diren bi pertsona epaituko dituzte Parisen.

ETAk bere ziklo historikoa amaitutzat eman ondotik, Frantziako justiziak ere urrats erabakigarriak eman behar ditu. Baina euskal gatazka ez zen ETArekin hasi, eta erakunde armatuak desagerturik ere ez da bukatu. Premiazkoa da gatazkaren ondorioak konpontzea, euskal preso eta iheslari politiko oro etxeratzea. Eta batez ere, Frantses eta Espainiar Estatuen ukazioaren gainetik, Euskal Herriak bere eskubide demokratikoak erdiesteko garaia da.