01

PARTE HARTU!

Komunikazioak interesatzen zaitu? Zato borrokari zure ekarpena egitera! Atal honen bidez, asterik aste, Komunikazio Taldearen bilkuren berri ukan dezakezu. Eguna, tenorea, lekua . . . informazio gehiagorako deitu ezazu taldeko arduraduna: 06 04 13 11 28. Orain badakizu, lotu borrokara!

urt 10

17:00

egoitza

02

KOMUNIKAZIO TALDEA

Talde honek, antolakundearen komunikazio behar guziei erantzun behar die kanpon zein barne mailan. Horretarako, informazioa helarazteko formatu edota jokabide desberdinak garatzen ditu. Zentzu horretan, komunikazio munduko etengabeko berrikuntzeri egokitzen jakin behar du eta ahal denean aitzindari izaten saiatu. Komunikazio taldeak, jakintza bereziak barne biltzen ditu beraz, hauen garatzeko formakuntza saioak eskaintzen direlarik. Hala ere, azken hauek ez dira derrigorrezko baldintzak taldearen integratzeko. Edonork egin dezake ekarpena komunikazio plangintza bateri!

GARATU DAITEZKEN JAKINTZAK
  • Komunikazio plangintza baten pentsaketa eta gauzapena
  • Bideogintza
  • Argazkilaritza
  • Diseinu grafikoa
  • Soinu teknikaria