KARRIKAK, GAUAK GUREAK DIRA !

KOLDO 26 Eka 2018,
KARRIKAK,  GAUAK  GUREAK  DIRA  !

Nafarroako Probintzia Auzitegiak hala erabakita, kartzelatik aterako dira gaur 2016.urtean, Iruñeko Sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonak.

Baldintzapean aske geldituko dira, epaileak ezarritako 9 urteko zigorra berretsi bitartean, haren erranetan ez baitago delitua errepikatzeko arriskurik. Hala, bertze behin, zapaltzaileen defentsan dihardu ustezko justiziak.

Ez baita  epaimahai honek heteropatriarkatuaren interesak defendatzen dituen lehen aldia: duela zenbait hilabete, epaimahai horrek berak bortxaketa kargua kendu zien akusatuei, argudiatuz neskak ez zuela bost gizonezkoekiko erresistentzia argirik erakutsi. Izan ere, auzitegietan eseritako gizonak ez dira ohartzen, horrelako egoera batean, erresistentziak ukan dezakeen prezioaz. Hil egin behar al gaituzte sinesgarriak izateko ?

Aski da. Injustizia honen aitzinean ez gara isilik geldituko, karrikak gureak direlako, ez Manadarenak. Bete ditzagun karrikak, emazteon hitza ozen entzun dezaten. Gure hitzak balio duelako. Guk sinisten zaitugu !

Aitzina, EHZ, Emazteek Diote, Zutik, Planning Familial, Paf ! .