J

A

U

Z

I

B

A

T

Jauzi bat  eginen dugu Aitzina. Elkarlanerako jauzia. Ahalduntzerako jauzia. Euskal gazteriaren jauzia. Bide luzea urratu behar dugu oraino aske izateko jauzia egin aitzin.

JAUZIA

SARRERA

01

AITZINAren jarduera politikoa sendotzeko asmoz hasi genuen eztabaida. 2016ko udan izandako solasaldietan, gazte antolakundearen efizientzia politiko eskasaren arrazoiak identifikatzea izan genuen xede. Barne eztabaida hartatik, elkar elikatzen duten hiru arazo azalerazi genituen:

  • Ildo Politiko zehatz baten eskasa.
  • Lanketa politikoak maila lokalean egokitzeko gaitasun eza.
  • Antolakunde eredu desegokia.

Arazo hauek idenfikaturik, euskal gazteri zabalari proposamen bat aurkeztu nahi izan genion, ikasturte bukaeran eginiko eztabaida prozesuaren bidez. Herri edota euskaldeko saioak antolatu genituen, ehun bat gazterengana iritsiz. Eztabaida bakoitzean, gazte antolakundearen ildo politikoari  ekarpena egin, gazte mugimenduari buruzko diagnostiko ariketa bat bete eta militantzia eredu berrien inguruko gogoeta bat eramateko aukera eman genien gazteei. Jasotako ekarpenetatik osatu dira Ildo Politiko eta Antolakunde Eredu berriak.

ILDO POLITIKOA & ANTOLAKUNTZA EREDUA