JAUNTZI ALDARRIZ !

admin 22 Urt 2016,
JAUNTZI ALDARRIZ !

« Euskal preso politikoak etxean nahi ditugulako, azken ostiraletan jauntzi aldarriz ! ». AITZINA gazte antolakundetik luzatu berri dugun deialdia da hau.

Azken ostiraletako elkarretaratzeen eskasa ikusita, abiatu zen hausnarketa. Sustengu forma honekiko desmobilizazio fenomeno nagusi bat gertatzen ari da azken urte hauetan.  Gazteak ez ezik, jendea orohar ez da gehiago elkarretaratzeetara hurbiltzen. Arrazoi kontextualetatik haratago, dinamika sozial baten bizi zikloaz esplikatu daiteke des-engaiamendu hau. Gure ustetan beraz, elkarretaratzeak ez dira gehiago mobilizaziorako forma efizienteenak. Are gehiago gaur egungo engaiamendu ereduak kondutan hartuta.

Horregatik JAUNTZI ALDARRIZ sustengu dinamika berria pentsatu eta abiarazi ginuen orain duela lau hilabete. Ideia sinplea da eta gure ustetan behintzat, gizarte zabalera hedatzeko modukoa. Azken ostiral guziz « Free all basque prisonners – Presoak etxerat » aldarria daraman kamiseta, trikota, buffa edo dena delakoa jaunzteko deia luzatzen dugu. Egunero eta derrigorrez egiten dugun gauza denez, ez digu ezer kosta. Egun osoan zehar, bakoitzak bere lekuan ikustarazi eta gizarteratu dezaken mezua bilakatzen da orduan, aldarria soinean daraman pertsona bakoitzaz bozgorailu bat eginez. Hortan da dinamika honen interes nagusia.

Hala ere, bakoitza bere aldetik ibiltzea baino, indarren batzea ere komeni da. Dinamikari « forma konkretu » bat ematen dioten hitzorduen antolatzea da proposamena; azken ostiraletan elkarretaratze, bertso afari, triki poteo, etabar luze bat izan daitezke. Hauek ahalik eta eragile gehienekin elkarlanean antolatu nahi ditugu, denbora joan ahala entitate bakoitzak dinamika hau bereganatu dezan. Epe luzera begira elkarte, antolakunde edota alderdi bakoitzak Jauntzi Aldarriz dinamikaren baitan bere plangintza propioa garatzea espero dugu (bere materiala, bere komunikazio plangintza, bere ekimenak).

Horretarako bi ezaugarri derrigorrez mantentzea galdetzen dugu, dinamikaren indarra bere kohesio eta koherentziatik eginen baita:

  • Diseinua (nahiz eta bakoitzak bere saltsara moldatu dezaken).
  • Aldarriz jaunztearen deialdia.