ISRAELI BOIKOT !

KOLDO 31 maiatza 2018,
ISRAELI  BOIKOT  !

Balen aurka, harriak. Badakigu Palestinako herria ez dela makurtuko eta inperialismoari hortzak erakusten jarraituko duela. Yalah Palestina !

Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna . Herri zapalduetako askapen borroketako kideak burkide ditugu, denok mundu berri bat daramagulako gure baitan.

Kanboko Intermarché supermerkatuko ekimen honekin, Israelgo estatu sionistak Palestinan egindako azken sarraskiak salatu nahi ditugu. Duela bi aste, Nakbaren edo hondamendiaren 70.urteurrena gogoratu dute Palestinarrek. 70.urte igaro dira kolonizazioa hasi zenetik, ordutik ehunka mila Palestinar egotzi dituzte haien lurretik.

Munduko presondegirik handienean bizi dira Gazan, Israelek bonbardatzen, erailtzen, torturatzen eta oinarrizko bizi-baldintzarik baimentzen ez duen eremuan. Hori dena, Munduko potentzia inperialisten konplizitatearekin. Trumpen aginduz Jerusalemenen AEBetako enbaxada eraiki duten honetan, Frantziako Estatuaren isiltasuna ere nehoiz baino agerikoagoa da.

Palestinaren askatasunaren alde, Israeli boikot egiteko aldarria hedatu dugu gaur. Lobby sionistak adar luzeak ditu multinazional indartsuenetan, gurean ohikoak diren hainbat produktu erosiz, Palestinarren aurkako genozidioa babesten dugu. BDZ (boikot, desinbertsio eta zigor) kanpaina, Israelek daraman apartheid politika salatzeko tresna da.

Balen aurka, harriak. Badakigu Palestinako herria ez dela makurtuko eta inperialismoari hortzak erakusten jarraituko duela. Yalah Palestina !