IPARRORRATZA EZTABAIDA PROZESUA

admin 05 Mar 2020,
IPARRORRATZA EZTABAIDA PROZESUA

Bidean geldialdi bat egin, iparrorratza erabili eta bidea argitu.

Ipar Euskal Herriko gazte borrokaren mapa luzea bezain zabala izan dadin, gure iparra kolektiboki finkatu nahi dugu.

Martxoan hasi eta ekainean bukatuko den Iparrorratza eztabaida prozesua abiatu dugu.  Lasaitasunez gogoetatu bai, baina epe laburrean ekiteko helburuarekin. Eztabaida prozesu hau arloz arlo eta eskualde eskualde herrigintzan ari diren gazteen bilgune izanen da.

Aitzinak gazte antolakundearen ekimenez garatuko da Iparrorratza. Haatik, honakoa ez da  gazte antolakundearen hutsuneak konpontzeko eztabaida, gazte borroka biziberritzeko urratsa baizik. Euskal Herriko askapen prozesuak ezinbestekoa du belaunaldi berrien ekarpena. Bizi dugun ziklo politikoan parez pare ditugun erronkei erantzunen dien gazte borroka behar dugu Ipar Euskal Herrian ; herrietan erroturiko gazte borroka, Euskal Herrian, lan, bizi edo ikasten duen gazte ororengana iristeko eskaintza bat izanen duena.

Gazteok eraldatuko dugu Euskal Herria, gazteok biziko dugu askatasuna. Langile borrokan, borroka feministan, hezkuntzan, nazio-eraikuntzan, euskalgintzan, mugimendu ekologistan, kulturgintzan, instituzioetan, kirolean, komunikazioan…Elkarrekin eginen dugu.

Zuen herri eta eskualdeetan antolatuko diren Iparrorratza saioetan parte hartzera deitzen zaituztegu ! Lotu Iparrorratzari, lotu gazte borrokari !