IKASTOLA, HERRI-ESKOLA !

KOLDO 14 Ots 2019,
IKASTOLA,  HERRI-ESKOLA  !

Duela 50 urte, Arrangoitzen. 5 haur eta irakasle bat. Isilpeko klaseak. “Enbata zikinak”. Ez Dok Hamairukoen kantaldiak. Errobi. Pantxoa eta Peio. Gose-greba. Ikastola, herri eskola ! Pedagogia askatzailea. Miterranden etxean arratsalde-pasa. Taloak. Poliziaren kargak. Prefabrikatuak. Xalbador kolegio eta Lizeoa. Hitzarmena hezkunde nazionalarekin. Herri Urrats. Xiberoko ikastola. Brebetari desobientzia. Guraso militanteak. Integrazio Batzordea. Talo gehiago. Bernat Etxepare Lizeoa. Euskaraz bizi. Falloux legea. Kaskarotenea. Baxoa Euskaraz. Sagarrondoak. Danborrada. 3865 ikasle. Eta etorriko direnak…

Asimilazio bortitzaren erruz euskararen transmisio-katea etetear zen garaietatik hona, Ipar Euskal Herri euskalduna eraikitzeko funtsezko zutabea izan da Seaska. Seaskaren komunitateak herria egin du. Frantses estatu jakobinoaren  erasoei buru eginez, herrigintzatik sustatu dira han eta hemen loratzen ari diren ikastolak. Murgiltze-ereduari trabarik ez ezartzeaz gain, esparruz esparru, eskaraz bizitzea posible eginen duten neurri ausartagoak behar ditugu. Gisa horretan soilik bilakatuko da euskara, Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoko herritarron kohesiorako tresna. Gure hezkuntza-sistemaz Paue, Bordele edo Parisen erabaki ordez, hemen erabakitzean datza gakoa.

Zorionak Seaska ! Zorionak Seaskaren komunitateko kide izan ziren, diren eta izanen diren guziei ! Ikastoletan zein haietatik kanpo, euskararen herria eraikitzen segi dezagun !