Gure aktualitatea.

HORTZAK ERAKUTSI !

  Itzuli ditugu egutegiko orriak eta urte bat berantago, ate joka dugu berriz azaroaren 25a, emazteenganakoo indarkeriaren aurkako eguna. Berriz heldu zaizkigu burura urteroko lemak. Berriz ere ikusten dugu gaiari lotutako emankizunen bat edo bertze telebistan. Berriz ere irakurtzen ditugu egunkarian emakume erasotu eta hilen estatistikak. Zoritxarrez (nahiz eta jakin emakumeen zapalkuntza ez dela “zori” […]

Gehiago irakurri

GUK ELIKADURA BURUJABETZA!

Euskal gazteriak herri bazkaria egin du gaur Hendaiako MacDonaldsean. Bi ereduren arteko talka ikusarazi nahi izan dugu ekimen honen bidez. Musikaz lagundurik, bertako produktuak jan eta edanez, « Guk elikadura burujabetza ! » aldarrikapena praktikara eraman dugu. Herriaren bizitza vs kapitala.

Gehiago irakurri

GUK EUSKARAREN OFIZIALTASUNA!

Frantses bandera batekin ahoa estalirik egin dugu gaur bidea. Ekimen honen bidez, egunerokoan isilik nahi gaituztela salatu dugu. SNCF geltokitik, epaitegitik eta Kontseilu Orokorretik abiatu dira gazte andanarekin osaturiko zutabeak. Euskal hiztunon eskubideen aurka egiten duten enpresa, organo eta instituzioak seinalatzeko balio dezala argazkiak. Nola ez, suprefeturan eman diogu bukaera ekimenari, 50 bat gazte bertan […]

Gehiago irakurri

NESKA GAZTEOK BORROKA FEMINISTARA !

1909ko martxoaren 8an, 146 emakume bildu ziren lantegi batean, New Yorken, helburu argi batekin : lan-sari eta lan-baldintza duinak eskuratzea. Enpresaburuak, galdetzen zutena kontuan izan gabe, lantegia berehala husteko agindu zuen. Horretarako, sute bat piztu zuten lantegi barnean,  emazteak beldurtu eta joanaraziko zituztela pentsatuz. Baina ez zen hala izan. Sua zabaldu  eta 146 langileak bertan hil […]

Gehiago irakurri

SUSTENGU KANPAINA

Oroituko zizten bezala pasa den abenduaren 27an, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeok, desobedientzia zibilean oinarritutako ekimen bat burutu ginuen Madrid eta Parisen. Ekimen honek mezu bikoitza zuen ; batetik presoen kolektiboari gure sustengurik irmoena plazaratzea eta bestetik, preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua aldarrikatzea.

Gehiago irakurri

ASTEBURU UBELA

Gazte antolakundean eraman ditugun gogoeta eta eztabaiden ondotik, Aitzinaren baitan antolamenduari loturiko aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Gazte problematikei erantzuteko, arloz arlokako lanketak hobetsita, talde tematikoen sorrera bultzatzeko ideia atera zen. Lan-talde feminista eta euskara lan-taldea izan ditugu abiapuntu. Horren baitan kokatzen da talde feministak antolatutako asteburupasa ubela.

Gehiago irakurri