GAZTEON ETORKIZUNAREN ALDE !

admin 04 Abe 2019,
GAZTEON ETORKIZUNAREN ALDE !

Greba Orokorra izanen da bihar frantses estatuan.  Erretreten gaur egungo sistemari Emmanuel Macronen gobernuak egin nahi dion erreformaren aurrean, lan, bizi eta erretreta duinak aldarrikatzeko eguna izanen da.

Erretretaren adina eta pentsioa kalkulatzeko sistemaren aldaketan datza, funtsean, erreformak. Ustezko justutasun baten atzean, puntuen sistemarekin gazteok urte gehiagoz lan egitera kondenatu nahi gaituzte. Gizartearen indibidualizazioan pausu berri bat da erreforma.
Hau dela-eta, aldarri zehatzekin aterako gara karrikara bihar:

Emakume eta gizonen arteko soldata parekideak bermatzea
Soldaten igoera orokorra
37,5 urteko kotizaziora itzultzea
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren pareko gutxieneko pentsioa