GAZTEOK ZUEKIN !

KOLDO 04 Aza 2019,
GAZTEOK  ZUEKIN  !
Mendeku-politiken gainetik, presorik gabeko herrian biziko gara !

Frantses Estatuarekin eraikitako elkarrizketa esparruaren emaitzen balorazioa egin dute BakeBideak eta Bakegileek.
Euskal jendartearen gehiengoaren nahia den presoen etxeratzearen bidean, herri-akordio anitzek urrats esanguratsuak ekarri dituzte azken bi urteotan. 
Euskal preso politikoen kolektiboaren adosturiko bide-orriaren baitan, Frantses Estatuan giltzapeturiko hainbat gizonezko preso Mont-De-Marsan eta Lannemezanera hurbildu dituzte. Emazte guziek aldiz, gaur-gaurkoz, dispertsaturik segitzen dute. Baldintzapeko askatasunen  eskaeren ukapenak berriz, bata bestearen gibeletik gertatzen ari dira.
“Presoak borrokan, gu ere bai ! ” leloari jarraiki, herri-mobilizazioaren garaia da. Gatazkaren ondorioen konponbidearen alde, gurea da elkartasun-ekimenak biderkatzeko ardura. Mendeku-politiken gainetik, presorik gabeko herrian biziko gara !