SORGINKERIAN DUGU INDEPENDENTZIA !

KOLDO 29 maiatza 2018,
SORGINKERIAN  DUGU  INDEPENDENTZIA  !

Zorionak bi egunetan zehar Oiartzungo aldapa, karrika eta gune guziiak dantzan jartzeagatik. Zorionak, auzolanean eta autogestioan oinarrituta, beste urte betez sortu dugun Gazte Akelarreagatik. Biba zuek!

 

Eztabaidatzeko, hausnartzeko eta gustora egoteko parada izan dugu. Milaka gazte, sorginkerian dantzan. Eguneroko zurrunbilotik atera eta konspiratu, sinergia berriak sortu eta indarberrituta borrokatzeko arnasa hartzen. Hau ez dago gelditzerik, aitzina goaz.

Gazte borrokaz, mundu gris hau hamaika zatitan zartaraziko dugu. Eguneroko su ttikiz independentziarako bidea argituz. Sozialismoak eta Feminismoak ardaztutako herriak gorpuzten du biharko Euskal Herria.

Animo eta segi dezagun sorginkerian. Dena dugu posible eta deus ere ez galtzeko. Ernai gaude, atzina goaz. Gora Euskal Herri aske, sozialista eta feminista!

Gora Aitzina!
Gora Ernai!

Gora euskal gazteria!