01

PARTE HARTU!

Feminismoaren lan ildoak interesatzen zaitu? Zato borrokari zure ekarpena egitera! Atal honen bidez, asterik aste, Talde Feministaren bilkuren berri ukan dezakezu. Eguna, tenorea, lekua . . . informazio gehiagorako deitu ezazu taldeko arduraduna: 06 01 21 59 94. Orain badakizu, lotu borrokara!

AP 18

19:30

EGOITZA

02

TALDE FEMINISTA

Aitzinako talde feminista, joan den udan eramandako eztabaiden ondotik sortu zen 2017ko irailean. Behar bati erantzun nahian, neska gazte zenbaiten hausnarketatik sortutako egitasmoa da. Jasaten dugun sexu-generoaren zapalkuntza kontuan harturik, feminismoaren gaia gizarteratzeko baita gure buruak formatzeko beharrari ere erantzun nahi diogu.

Euskal Herri feminista lortzeko bidean, aurtengo ikasturteari begira bi helburu nagusi zehaztu ditugu. Lehenik eta behin, feminismoaren inguruko eztabaidarako baldintzak sortu nahi ditugu gure inguruan. Ipar Euskal Herriko gizartean gaiaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientizazio lan bat eramatea izanen da gure aurtengo lehen helburua. Pedagogia lan hau, eraso sexisten aurkako lanketan oinarrituko dugu hastapen batean. Izan ere, erasoak anitzak eta ugariak direlako, edozein esparrutan: lanean, espazio publiko zein pribatuan, besta eremuan, eta abar.

Aurtengo bigarren helburua, lehenari jarraikiz, gizarte arazo honi aterabideak eta tresnak eskaintzea izanen da. Horretarako, gazte eremuan “haustura” bat sortzeko gisan, eraso sexisten aurkako protokolo bat proposatuko diegu Ipar Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta elkarteeteei. Erasoei modu eraginkorrean erantzuteko tresna izatea du xede, biktimei babesa eta sustengua eskaintzeko, eta erasotzailea egin duenaren larritasunaz ohartarazteko.

03

AKTUALITATEA

greba feminista baiona

EMAZTEOK GREBARA !

Zer gertatuko litzateke egun eta tenore berdinean emakume guztiok dena gelditzen bagenu etxean, lanean, ikastetxeetan? Hauxe da bultzatuko duguna aurten,

UDABERRI FEMINISTA

Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko

HORTZAK ERAKUTSI !

Itzuli ditugu egutegiko orriak eta urte bat berantago, ate joka dugu berriz azaroaren 25a, emazteenganakoo indarkeriaren aurkako eguna. Berriz heldu

TALDE FEMINISTA SORTU DA!

Joan den udan Aitzinaren baitan eramandako eztabaidaren ondotik, funtzionamendu eredu berri bat plantan jartzea proposatu genuen. Plangintza propioak garatzeko asmoz,

NESKA GAZTEOK BORROKA FEMINISTARA !

1909ko martxoaren 8an, 146 emakume bildu ziren lantegi batean, New Yorken, helburu argi batekin : lan-sari eta lan-baldintza duinak eskuratzea. Enpresaburuak,

ASTEBURU UBELA

Gazte antolakundean eraman ditugun gogoeta eta eztabaiden ondotik, Aitzinaren baitan antolamenduari loturiko aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Gazte problematikei erantzuteko, arloz arlokako

ITZALPETIK BORROKA FEMINISTARA!

« Gaur, azaroak 25, goizeko zazpiak euskal irratietan, egun on. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaur.. ». Goiz honetan ere, irratiko