ERASO SEXISTEN AURKA HERRI URRATSEN

KOLDO 29 maiatza 2018,
ERASO  SEXISTEN  AURKA  HERRI  URRATSEN

Herri Urratsen, Nafarroaren Egunean bezala, Aitzinako talde feministaren eraso sexisten aurkako protokoloa bere egin du antolakuntzak

Hona Herri Urratseko antolakuntzak eta Aitzinako talde feministak elkarlanean osatu dugun eraso sexisten aurkako lanketa:
-Protokolo bat prestatu dugu, Herri Urrats egunean eraso bat gertatuko balitz nola erreakzionatu eta erasotuarekin izan beharreko jarrera zehazteko.

-Antolakuntzako arduradunei formakuntza bat eskaini zaie eraso sexistak identifikatu eta protokoloa barneratzeko.

-Gunean kanpaina berezi bat eginen dugu Eraso sexistarik ez! lelopean.