01

PARTE HARTU!

Desobedientzia Zibilaren atalak interesatzen zaitu? Zato borrokari zure ekarpena egitera! Asterik aste, Ekimen Taldeko bilkuren berri ukan dezakezu hemen. Eguna, tenorea, lekua . . . informazio gehiagorako deitu ezazu taldeko arduraduna: 06 84 84 89 51. Orain badakizu, lotu borrokara!

URT 11

18:00

EGOITZA

02

EKIMEN TALDEA

Ekimen Taldea gazte antolakundearen talde funtzionaletariko bat da. Desobedientzia Zibilaren ildotik lan egiten du eta ondoko eginbeharrak lotzen zaizkio:

  • Desobedientzia Zibilaz gogoetak eraman eta antolakundean, gai honen inguruko eztabaidak bideratu. Horretarako formakuntza eskainiko da talde kideeri.
  • Desobedientzia Zibileko ekimenen katalogo bat osatu. Pentsaketa eta asmakuntza lan sakona eramanen du, alor horretan, aitzindaritza baten sortzeko gisan.
  • Gertakari zehatz batzueri begira, desobedientzia ekimen indartsuetarako proposamen eta gauzapenerako indarra izanen da.