Kategoria: TALDE FEMINISTA

greba feminista baiona

EMAZTEOK GREBARA !

Zer gertatuko litzateke egun eta tenore berdinean emakume guztiok dena gelditzen bagenu etxean, lanean, ikastetxeetan? Hauxe da bultzatuko duguna aurten, joan den urtetik martxan jarri den nazioarteko greba honen bidez. Greba bultzatuko dugu, jasaten dugun indarkeria sozial, politiko eta psikologikoari erantzuteko. Aurten, Euskal Herri osoko emazteok eta eragile feministok egin dugu bat mundu mailako borroka […]

Gehiago irakurri

HORTZAK ERAKUTSI !

Itzuli ditugu egutegiko orriak eta urte bat berantago, ate joka dugu berriz azaroaren 25a, emazteenganakoo indarkeriaren aurkako eguna. Berriz heldu zaizkigu burura urteroko lemak. Berriz ere ikusten dugu gaiari lotutako emankizunen bat edo bertze telebistan. Berriz ere irakurtzen ditugu egunkarian emakume erasotu eta hilen estatistikak. Zoritxarrez (nahiz eta jakin emakumeen zapalkuntza ez dela “zori” kontua), […]

Gehiago irakurri

NESKA GAZTEOK BORROKA FEMINISTARA !

1909ko martxoaren 8an, 146 emakume bildu ziren lantegi batean, New Yorken, helburu argi batekin : lan-sari eta lan-baldintza duinak eskuratzea. Enpresaburuak, galdetzen zutena kontuan izan gabe, lantegia berehala husteko agindu zuen. Horretarako, sute bat piztu zuten lantegi barnean,  emazteak beldurtu eta joanaraziko zituztela pentsatuz. Baina ez zen hala izan. Sua zabaldu  eta 146 langileak bertan hil […]

Gehiago irakurri

ASTEBURU UBELA

Gazte antolakundean eraman ditugun gogoeta eta eztabaiden ondotik, Aitzinaren baitan antolamenduari loturiko aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Gazte problematikei erantzuteko, arloz arlokako lanketak hobetsita, talde tematikoen sorrera bultzatzeko ideia atera zen. Lan-talde feminista eta euskara lan-taldea izan ditugu abiapuntu. Horren baitan kokatzen da talde feministak antolatutako asteburupasa ubela.

Gehiago irakurri

ITZALPETIK BORROKA FEMINISTARA!

« Gaur, azaroak 25, goizeko zazpiak euskal irratietan, egun on. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaur.. ». Goiz honetan ere, irratiko ahotsak iratzarri nau. Azaroaren 25a. Duela 56 urte, egun hori hautatu zen bortizkeria matxista borrokatzeko egun sinboliko gisa. Bost hamarkadaren ondotik,  oraindik ere gure agendetan presente den eguna dugu gaurkoa.

Gehiago irakurri