Kategoria: EUSKARA TALDEA

GUK EUSKARAREN OFIZIALTASUNA!

Frantses bandera batekin ahoa estalirik egin dugu gaur bidea. Ekimen honen bidez, egunerokoan isilik nahi gaituztela salatu dugu. SNCF geltokitik, epaitegitik eta Kontseilu Orokorretik abiatu dira gazte andanarekin osaturiko zutabeak. Euskal hiztunon eskubideen aurka egiten duten enpresa, organo eta instituzioak seinalatzeko balio dezala argazkiak. Nola ez, suprefeturan eman diogu bukaera ekimenari, 50 bat gazte bertan […]

Gehiago irakurri