Kategoria: aitzina

HERRIA MUGARRI, GAZTEOK MARTXAN

Herria mugarri gazteok martxan! Apirilaren 3-4-5 Lekunberritik Berriozarrera Gaurko agerraldia aurtengo udaberriko oporretan Aitzina eta Ernai, bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeok, antolatzen gabiltzan ekimena aurkeztu dugu. Apirilaren 3tik 5era gazteok martxari ekingo diogu mendian barrena. Lekunberrin hasi eta Berriozarrera, tarten Irurtzungo herrian geldialdia eginez, bi egun hauetan elkar ezagutu, elkar harremandu eta elkarrekin eztabaidatu eta […]

Gehiago irakurri

ERREPRESIORIK EZ !

1- Gertakariak, azken informazioak – Gure sustengurik handiena atzo atxilotutako lau gazteei, senide eta haien lagunei. – Pariseko sekzio antiterroristak agindutako polizia operazio honetan, lau dira jendarmeriak atxilotutako gazteak. Goizeko 6:00etan haien etxeetara agertu, miaketak burutu eta Pauera eraman zituzten lauak. – Atxilo segitzen dute oraindik, prokuradoreak 24h-ko luzapena galdeginda. – Azpimarratzekoa da, polizia zein […]

Gehiago irakurri

HERRIAN ERABAKI ETA EKIN

Azken hilabeteetan irakurri, ikusi edota entzun ahal izan duzuen bezala, gure herrien izenak frantsesten dituzten panelak kendu eta uztailaren 14ean Pariserako bidean jarri ginituen. Euskal Herriaren IZENA eta IZANA, zati ezinak zirela plazaratu ginuen orduan, bi aldarri aitzina eramanez : euskarak beharrezkoa duen lege babesa eta gure lurralde historikoaren ezagupen instituzionala.

Gehiago irakurri

KONBOKAZIOEI UKO !

Joan den Urriaren 16an, AITZINA-ko kide bat atxilotu, eta bere etxea eta gure antolakundearen egoitza miatu zituen poliziak. Herri sarreretako bide seinaleak kenduz AITZINA-k urtean zehar eraman zuen desobedientzia ekintza zigortzeko xedea zuen operazio mediatiko polizialak arrakasta handia izan zuen. Arrakasta handia bai: biharamunean berean, ehundik gora gazte agertu baitziren AITZINA-ren ekintza legitimoa zela aldarrikatuz. […]

Gehiago irakurri

PANEL ASIMILATZAILEAK KANPORA

Ekimen hunen bitartez, gure lehen kanpaina politikoari bukaera eman nahi izan diogu. Bide beretik, aktualitatean zentraltasuna duten eta AITZINA-ko militanteen eskutik sutsuki landu diren bi lan ardatz barnebiltzen dituen ekimena da gaurkoa : euskararen babesa eta ezagupen instituzionala.

Gehiago irakurri

SUPREFEKTURARI IKATZA

AITZINA gazte antolakundeak bere lehen prentsaurrekoa eskaini du gaur Baionan, Ekaina arte eramanen duen kanpainaren lerro nagusiak aurkezteko. Prentsaurrekoaren ondotik, suprefeturara martxa bat egin dugu. Bertan, 200 kilo ikatz bota ditugu, Frantziar estatuak Euskal Herriarekiko duen jarrera salatzeko asmoz.

Gehiago irakurri