AZTERKETA HERRITARRA

KOLDO 15 Aza 2017,
AZTERKETA  HERRITARRA

Etxebizitzaren gaia, arazo nabarmena da Ipar Euskal Herrian. Hamarkadatan zehar sortutako eztabaida eta mugimenduak dira horren lekuko. Lurra eta etxebizitzaren arloan ematen den espekulazioaren jokoak, prezioak igoarazi eta jendea baina bereziki gazteak, etxebizitza duinik eskuratu ezinean uzten ditu. Egoera honi aurre egiteko tenorean, instituzio publikoek oraindik ere ez dute ausardiaz jokatzen, bigarren etxebizitzen gaineko zergak ditugu adibide hoberenak. Alta, botere publikoen eta bereziki Euskal Herri Elkargoaren ardura da lurra eta etxebizitzaren inguruko arazoei erantzutea. Horretarako, lehendabiziko eginbeharra, bigarren etxebizitza eta etxe hutsen inguruko azterketa lan sakon baten egitea da. Horregatik bultzatu nahi dugu gaur, azterketa herritar eta parte hartzaile hau :

  • Hartu pegatinak
  • Zure auzo, herri edo eskualdeko postontzietan ezarri.
  • Zenbait egunez utzi eta begiratu emaitza

Neguko garai hauetan, postontzian egondako pegatina bakoitza, bigarren etxebizitza edota etxe huts baten lekuko izan dadila ! Erran gabe doa, dinamika honek ez gaituela azterketa zehatz baten plazaratzera eraman nahi. Larritasun egoera baten azaleratzeko balio izan nahi du, gaiari buruzko azterketa eta estatistika eskasak agerian utziz.