Egilea: KOLDO

SCONTRI INTERNAZIUNALI

Aurten ere, AITZINAk Ghjuventù Indipendentistak antolatu dituen Scontri Internaziunali Dia Ghjuventù nazioarteko gazterien topaketetan parte hartu du. Kortsikar gazteriarekin batera, Katalunia, Palestina eta Sardiniako gazte mugimenduetako kideak ezagutzeko aukera izan dugu.

Gehiago irakurri

KONBOKAZIOEI UKO !

Joan den Urriaren 16an, AITZINA-ko kide bat atxilotu, eta bere etxea eta gure antolakundearen egoitza miatu zituen poliziak. Herri sarreretako bide seinaleak kenduz AITZINA-k urtean zehar eraman zuen desobedientzia ekintza zigortzeko xedea zuen operazio mediatiko polizialak arrakasta handia izan zuen. Arrakasta handia bai: biharamunean berean, ehundik gora gazte agertu baitziren AITZINA-ren ekintza legitimoa zela aldarrikatuz. […]

Gehiago irakurri