Egilea: admin

GUK ELIKADURA BURUJABETZA!

Euskal gazteriak herri bazkaria egin du gaur Hendaiako MacDonaldsean. Bi ereduren arteko talka ikusarazi nahi izan dugu ekimen honen bidez. Musikaz lagundurik, bertako produktuak jan eta edanez, « Guk elikadura burujabetza ! » aldarrikapena praktikara eraman dugu. Herriaren bizitza vs kapitala.

Gehiago irakurri

ASTEBURU UBELA

Gazte antolakundean eraman ditugun gogoeta eta eztabaiden ondotik, Aitzinaren baitan antolamenduari loturiko aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Gazte problematikei erantzuteko, arloz arlokako lanketak hobetsita, talde tematikoen sorrera bultzatzeko ideia atera zen. Lan-talde feminista eta euskara lan-taldea izan ditugu abiapuntu. Horren baitan kokatzen da talde feministak antolatutako asteburupasa ubela.

Gehiago irakurri

JAUNTZI ALDARRIZ !

« Euskal preso politikoak etxean nahi ditugulako, azken ostiraletan jauntzi aldarriz ! ». AITZINA gazte antolakundetik luzatu berri dugun deialdia da hau. Azken ostiraletako elkarretaratzeen eskasa ikusita, abiatu zen hausnarketa. Sustengu forma honekiko desmobilizazio fenomeno nagusi bat gertatzen ari da azken urte hauetan.  Gazteak ez ezik, jendea orohar ez da gehiago elkarretaratzeetara hurbiltzen. Arrazoi kontextualetatik haratago, dinamika sozial […]

Gehiago irakurri