ATXILOKETA BAIONAN

KOLDO 23 maiatza 2016,
ATXILOKETA  BAIONAN

Gaur, maiatzaren 23a, Parisetik etorritako Frantses poliziak gazte bat atxilotu du, goizeko 6etan bere Baionako etxean. Berriz ere, Frantses estatuak, bere tresna nagusiena den indar polizialaren bitartez, euskal gazteria zigortu eta beldurtu nahi izan du, gazte abertzale eta ezkertiar baten atxiloketa burutuz. Estatu frantsesak, euskal gazteria behin eta berriz kriminalizatzen du eta gaurko atxiloketarekin beste kolpe bat eman nahi izan dio.
Gaur egun, bake prozesuan engaiatu ordez, Frantses estatuak errepresioan oinarritutako ofentsiban segitzen du.
Ulertezina eta onartu ezina zaigu estatuaren jarrera ofentsiboa. Herri hunek, bakea ezagutzeko eskubidea du, gatazka politikoa konpontzeko eskubidea duen bezainbeste. Frantses Estatuari dei egiten diogu beraz bere errepresio gordin eta itsua gelditu dezan.
Hartara, elkarretaratze batera deitzen dugu, gaur arratseko 18:30ean, Baionako Komisaldegiaren aitzinean.
Atxilotutako gaztea askatu ! Konponbidea orain !