Askatasuna G7ko auzipetuentzat !

KOLDO 19 Ira 2019,
Askatasuna  G7ko  auzipetuentzat  !

Euskal gazteriak beti adieraziko die elkartasuna beste mundu bat sortzeko borrokan aritzeagatik giltzapeturik direnei.

Frantses Estatuaren lerratze autoritarioa gero-eta nabarmenagoa bilakatzen ari da. Pariseko atentatuez geroztik, salbuespen egoera betikotu du botereak. Mehatxu terroristaren estakuruarekin, mugimendu sozialak eta disidentzia politikoa kriminalizatzeko legezko koadroa da plantan ezarri dena. Lan lege berriaren aurkako mugimenduaren garaian hasi eta Jaka Horien mobilizazioetaraino, duela gutira arte, klase apaleneko eta bazter auzoetako herritarrek soilik bizi zuten poliziaren bortizkeria jendarte sektore gehiagorengana hedatu da.

Lehen eta orain, Euskal Herrian ere, badakigu Estatuaren jopuntuan egotea zer den, gure herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko erresistentziak hamarkadetako errepresioari aurre egin behar izan baitio.

Lehen eta orain, Euskal Herrian ere, badakigu Estatuaren jopuntuan egotea zer den, gure herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko erresistentziak hamarkadetako errepresioari aurre egin behar izan baitio.

Batasun nazionala hauspotu nahi duen diskurtso sekuritarioa eta protestak itotzeko eskubide zibil eta politikoen urraketak elkarri eskutik heldurik doaz. Europa osoan bezala, autoritarismoaren goraka da sustatzea  Frantses Estatuko eliteek status quoa bermatzekoa egiten duten hautua.

Emamanuel Macronen kapritxoa izan zen G7a Miarritzera ekartzea. Munduaren aitzinean, bere zuriketa gauzatzeko eszenatokia atzeman zuen Lapurdiko kostaldean. Horretarako, Ipar Euskal Herriaren polizia okupazioari bide eman zion Gobernuak, bertako herritarren egunerokoa erabat baldintzatuz. Kontrolak, probokazioak, atxiloketa masiboak, zerrenda beltzak…gisa horretakoizan zen estatu antidemokratikoaren ekinbidea egun horietan.

Epaiketak heldu dira orain ; denak ere, manifestazio debekuan eta gure eskubideen alde borrokatzeko eskubidearen ukapenean oinarriturik. Euskal gazteriak beti adieraziko die elkartasuna, beste mundu bat sortzeko borrokan aritzeagatik giltzapeturik direnei. Ostiral eguerdi honetan, Baionako epaitegiaren aitzinean G7a dela-eta auzipetutakoen lehen epaiketa salatzeko elkarretaratzearekin bat egiten dugu.

Burujabetza eskuratu eta sistemari alternatiba bat eraikitzeko engaiamenduan berresteko aukera izan zuen Euskal Herriak G7ko kontragailurrean. Gure proiektu politikoaren eraikuntzaren bidean ezinbestekoa izanen da estatuarekiko konfrontazioan sakontzea eta errepresioaren mugak determinazioz gainditzea.