AGUR ETA OHORE ARGALA !

KOLDO 19 Abe 2018,
AGUR  ETA  OHORE  ARGALA  !

40 urte bete dira, José Miguel Beñaran Ordeñana, “Argala”, euskal militante iraultzailea Angelun erail zutenetik. BVEk aldarrikaturiko atentatu honek, Espainiar Estatuaren zigilua darama. Orduko hartan, euskal nazio askapen mugimenduari berebiziko ekarpen teoriko eta praktikoa egin zion militantearen bizitza lapurtu zuen etsaiak.

Ipar Euskal Herrian Enbata, Iparretarrak eta euskal iheslari politikoen aldeko mugimenduak sortu ziren garai berean, frankismoaren aurka altxatu eta euskal iraultzaren alde egin zuen belaunaldi bateko kidea zen Argala. Antolakuntza eta borroka izan zituen ipar, herriarenganako loturaren ezinbestekotasuna azpimarratuz. Euskal Herrian, klase-borrokak nazio-askapenerako borrokaren forma hartzen duela adierazi zuen behin eta berriz . Gisa honetan, gaur egun ere, eraldaketarako gakoa den borroka eskaintza mamitu zuen.

Milaka emazte eta gizonek isilean egindako lanaren emaitza da euskal nazio askapen mugimenduaren ibilbidea. Euskal Herriaren eta Frantses zein Espainiar Estatuaren arteko gatazka honetan ehunka burkide erori dira borrokan eta milaka lagunek ezagutu dute presondegia. Gazteok ez dugu ahanzten. Argalari eta beste hainbati bizia lapurtuko ziotenek ez digute, herri honetako seme-alaba borrokalarien ondarea lapurtuko.

Omenaldirik onena, borrokaren lekukoa hartzea denez, gugan biziko zara.

Agur eta ohore, Argala! Egunero-egunero eraikitzen dugun garaipenera arte!